Bilboren XIX. mendeko hedapenari buruzko artikuluak jaso ditu "Bidebarrieta" aldizkariak

Actualizado: jueves, 9 febrero 2012 13:29
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 9 (EUROPA PRESS)

   Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Bidebarrieta Kulturguneak eta Eusko Ikaskuntzak "Bidebarrieta" humanitateei eta gizarte zientziei buruzko aldizkariaren 22. zenbakia argitaratu berri dute euskarri digitalean. Joseba Agirreazkuenaga Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Historia Garaikideko katedradunaren zuzendaritzapean, "Bilbo: hirigunea, zabalkundeak eta mugak" izenburuko liburukiak, hiriak XIX. mendean izan zuen hedapenari buruzko jatorrizko 20 bat ikerketa lan argitaratu gabeak jasotzen ditu.

   Lanak joan den urteko apirilean aurkeztu ziren, Bidebarrieta liburutegiko ekitaldi aretoan egin zen Bilboko Historiari buruzko XV. Sinposioan. Hitzordu horretan, hiriaren muga geografikoen eta gizarte guneen bilakaera aztertu zen, XIX. mendearen lehen urteetatik gaur egunera arte, Bilboko Udaleko iturriek gogoratu dutenez.

   1996an sortutako "Bidebarrieta" aldizkariak, Bilboren eta bere inguru metropolitarraren historiari eta beste alor batzuei buruzko ikerketak jasotzen ditu. Argitalpenak kanpoko ebaluazio bikoitza egiten die jatorrizko agiriei, eta ANEP-ek B mailako aldizkari gisa sailkatuta dago. Zenbaki hau euskarri digitalean baino ez da argitaratu, EHU-ko aldizkarien administraziorako Open Journal System izeneko sistemaren bitartez, komunitate zientifikoaren barruan hedapen eta irisgarritasun handiagoa izan dezan.

   Azken zenbakiak, Bilboren historiako gai klasikoetako bat lantzen du, hots, hiribilduak XIX. mendean izan zuen hedapen jurisdikzionala eta Deustu eta Begoña elizateetan sortu zuen gatazka. Halaber, Bilbo metropolitarraren sorrerari eta XX. mendeko hiri politikei buruzko azterketak ere eskaintzen dira.

   Horrez gain, ekarpen garrantzitsua egiten zaio euskararen historiari. Izan ere, 1920an, garai hartan ohikoa ez zen akordioa lortu zuen, eta udal erroldan euskararen ezagutzari buruzko galdera egin zuen. Galdera horren erantzunak kontuan izanda, biztanleen %20k euskaraz zekien. Gaur egun oso informazio baliotsua da, eta oso puntu garrantzitsua, gizarte-hizkuntzalaritzaren ikuspuntutik.

   "Bidebarrieta" aldizkariaren 22. zenbakia helbide honetan kontsulta daiteke: http://www.ehu.es/ojs/index.php/Bidebarrieta