Bilboko 2015eko Aratusteak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa martxan da

Actualizado: jueves, 20 noviembre 2014 17:19

BILBO, 20 Nov. (EUROPA PRESS) -

Bilboko 2015. urteko Aratusteak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa abian da, eta Bilboko Udalak jaietarako irudi onena aukeratzeko parte hartzeko baldintzak janiarazi ditu jada.

Horrela, egile bakoitzak bi lan aurkez ditzake gehienez ere. Proiektua bertikala eta 70 x 50 cm neurrikoa izan behar du luma kartoi gainean. Obrak originalak izango dira eta koloreak eta teknika, berriz, aukerakoak. Kartelak aurkezteko epea abenduaren 19ra arte egongo da zabalik.

Lehiaketaren irabazleak 2.000 euro jasoko ditu. Epaimahaia Jai Batzordeak izendatuko du eta sei kide izango ditu: bik Bilboko kultur eta gizarte alorrekin zerikusia izango dute, beste bat Bilboko Konpartsen ordezkaria izango da, beste bi Udalbatzaren ordezkariak izango dira eta azkena Jai Batzordeko burua izango da.