Bilboko Alkateak Udaletxeko ateak zabaldu ditu gizarteari harrera egiteko

Bilboko Alkatea
EUROPA PRESS
Actualizado: jueves, 25 agosto 2016 12:40

BILBO, 25 (EUROPA PRESS)

Bilboko Alakatea den Juan Mari Aburto, harrera intituzionala eskaini dio gaur goizean Bilboko gizarteri, 2016ko Aste Nagusia antolatu eta aurrera ateratzko lanean diharduten perstona, enpresa, erankunde eta elkarte guztien lana eta inlikazioa eskertu eta aldarrikatzeko.

Hala, Alkateak Udaletxeko ateak zabaldu ditu berriz ere, Bilboko bizitza soziokultural eta ekonomikoaren ordezkaritza zabal bari harrera egiteko.

Guztira, 200 lagun inguru bertaratu dira, eta horien artean, konpartsetako kideak merkataritza, ostalaritza eta enpresa munduko ordezkariak, antzezleak, kultur erakundeak, judikatuaren ordezkariak, Udaleko langileak eta Eusko Jaurlaritzako, Bizkaiko Foru Aldundiko eta beste erakunde eta administrazio batzuetako ordezkariak zeuden, besteak beste.

Alkatea pozik azaldu da jaien "gorabehera handirik gabeko" bilakaeragatik, eta Udal Korporazio osoak, bertako lantalde teknikoek eta Jai Batzordeko kideek azken hilabeteotan egin duten lan eskerga nabarmendu du.

Aburtok gogoratu duenez, Bilboko Aste Nagusia antolatzeko abiarazi behar den udal antolatea talde konplexuak funtzionariak, udaltzainak, suhiltzaileak eta sergurtasun, garbiketa, lorazaintza, eta osasun eta kontsumo arloetako zerbitzual biltzen ditu.

Gaurko harreraz baliatuta, Alkateak, emakumeenaurkako eraso mota guztiak gaitzesteko azken egunotan zabaldutako mezua berresti du. "Ez beti da ez, orain eta une oro. Alkate honek eta Udal honek emakumeen alde jardungo dute beti, era aktiboan jardun ere".