Bilboko Aratusteetako Kartela bozkatzeko epea ostiralean bukatuko da

Sei kartelen artean hautatu behar da
BILBOKO UDALA/EUROPA PRESS
Actualizado: miércoles, 16 enero 2013 14:55

BILBO, 16 Ene. (EUROPA PRESS) -

Jakina denez, "Lehoi", "Símbolos", "Carnavalea", "Baldosa curiosa", "Bilbao se disfraza" eta "Frankissmouse" izeneko kartelak dira Bilboko 2013ko Aratusteetako Kartel Lehiaketaren finalistak, eta Zabalgune eraikinean, www.bilbao.net webgunean eta komunikabide laguntzaileetan daude ikusgai ostiralera bitartean. Egun horretan bukatuko da hiritarrek botoa emateko duten aukera, Bilboko Udalak jakinarazi duenez.

Botoak honela emango dira: zuzenean Zabalgune eraikinean bertan, www.bilbao.net webgunean eta lehiaketaren laguntzaile diren komunikabideen bidez. Bilboko Aratusteak otsailaren 7tik 12ra ospatuko dira.

Modu honetan, aste honetan zehar egin den herri-bozketaren bidez puntuazioaren %75 erabakiko da (aipatutako sistema bakoitzari %25 dagokiolarik), eta gainerako %25 epaimahaiaren bozketaren bidez erabakiko da. Kartel irabazlea urtarrilaren 21tik 25era bitartean jakinaraziko da.

Komunikabide laguntzaileak hurrengoak dira: Deia eta El Correo egunkariak, euren web-orrien bidez; Que Nervió doako egunkaria; SER Bilbao (Hoy por Hoy Bilbao), Radio Euskadi (Graffiti) eta Onda Vasca (La tarde en Euskadi), ETB (bere blogaren bidez eta Euskadi Directo-ren Facebooken bidez), Telebilbao (La Capital) eta Tele 7 (Objetivo Euskadi).