Bilboko Arriaga Antzokiak "L'enfant et les sortileges" (Haurra eta aztikeriak) obra eskainiko du asteburuan

"L'enfant et les sortileges"
ARRIAGA ANTZOKIA
Actualizado: jueves, 6 octubre 2011 20:17

BILBO, 6 Oct. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Arriaga Antzokiak Pariseko Operako Atelier Lyrique-k ekoizturiko "L'enfant et les sortileges" (Haurra eta aztikeriak) eskainiko du urriaren 8an, 9an eta 10ean. Obra frantsesez izango da, baina euskarazko eta gaztelaniazko gaintituluekin, antzoki bilbotarreko iturriek adierazi dutenez.

Opera errepertorioko klasiko bat "L'enfant et les sortileges". Ume batek aurretik gaizki tratatu dituen inguruko objektuek eta animaliek emango dioten zigorra jasan beharko du. Obra honetan, sofak, teontziak, txoriak katuak eta beste askok hurbilen duguna errespetatzeko balioa erakutsiko diote umeari.

Obraren musika Maurice Ravelena da, eta eszena-zuzendaria Jean Liermier. Urriaren 8an (19:00) eta 9an (12:00 eta 19:00) familentzako saioak izango dira, eta urriaren 10ean eskola-saio bat izango da goizeko 11:00etan. Obrak 50 minutu inguruko iraupena du eta 12 urtetik aurrerako ume eta gazteei zuzenduta dago. Haurrek 9 euro ordaindu beharko dute, eta helduak 13; ikuspen urriko eserlekuetan, aldiz, 4 eta 6 euro ordainduko dute, hurrenez hurren.