Bilboko Arte Ederren Museoak ehun urte beteko ditu larunbat honetan

Bilboko Arte Ederren Museoak 100 urte
Foto: Europa Press
Actualizado: viernes, 7 febrero 2014 15:02

BILBO, 7 (EUROPA PRESS)

   Bilboko Arte Ederren Museoak ehun urte beteko ditu larunbat honetan, otsailaren 8an, Atxuriko ospitale zaharrean 1914an ateak ireki zituenetik. Mendeurrena dela eta, opari bana emango die bisitariei asteburuan zehar.

   Museo bilbotarreko arduradunek jakinarazi dutenez, Atxuriko Ospitale Zibil zaharrean kokatuta zegoen Arte eta Lanbideen Eskolan ireki zituen ateak arte ederren lehen museoak 1914an. Zortzi urte geroago, 1922an, arte modernoko beste museo bat sortu zen egungo Foru Liburutegian, eta 1924an ireki zen.

   Bi erakundeek eta bakoitzaren bildumek bat egin zuten 1945ean, eta urte horretan egin zen eraikin zaharra. 1970ean eraikin berria gehitu zitzaion, eta 2001ean egindako berritzeak gaur egun duen itxura eman zion museoari.