Bilboko Artelan Berreginen Museoak "Sormenezko Larunbatak" ekimena jarri du martxan

Actualizado: viernes, 31 octubre 2014 17:11

BILBO, 31 Oct. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Artelan Berreginen Museoak sorkuntza tailerrak eskainiko ditu, larunbat arratsaldeak dinamizatzeko, "Sormenezko Larunbatak" izenburupean. Tailerrak, batez ere, nerabeei zuzenduta egongo dira, baina nagusiagoei ere lekua eginez.

Horrela, museoko arduradunek jakinarazi dutenez, "Orratz magikoa" tailerrak oihaletan, poltsetan, kamisetetan edo abarketetan telak aplikatzen ikasteko balioko du. Oxkarretarako atzera puntadaren teknika ikasi ahal izango da, trikimailu eta aukera guztiekin, eta, gainera, poltsa pertsonalizatua sortu ahal izango da tailerrean. Aplikazioa kamiseta baten gainean egin nahi duenak ere aukera izango du; horretarako, arropa hori ekarri beharko du.

Parte hartzaileek 12 eta 30 urte bitartean izan behar dituzte (gutxienez lau eta gehienez zazpi lagun), eta prezioa 35 euro da pertsona bakoitzeko. Tailerra azaroaren 8an egingo da, 17:00etatik 19:30era arte, eta irakaslea Trikotoki izango da.

Halaber, "Pop up" tailerrean hiru dimentsioko sormen txartelak egiteko aukera izango da. Pop up motako liburuak eta txartelak sortzeko oinarrizko formak ikasiko dira. Gaia animaliak izango dira, baina bakoitzaren imajinazioak ere lekua izango du.

Tailerra 7 eta 12 urte bitartekoei zuzenduta dago (gutxienez lau eta gehienez 12 lagun), eta 25 euro balio du pertsona bakoitzeko. Tailerra azaroaren 15ean egingo da, arratsaldeko 17:00etatik 19:00ak arte, eta irakaslea Bea Aparicio izango da.