Bilboko Berreginen Museoa swing dantzatzeko pista bihurtuko da datorren igandean

Swing Museoan saioa igandean
BERREGINEN MUSEOA
Actualizado: lunes, 5 junio 2017 14:04

BILBO, 5  (EUROPA PRESS)

Bilboko Berreginen Museoak eta Swing Side Bilbao elkarteak "Swing Museoan!" ekimena egingo dute berriro datorren igandean, ekainaren 11n, eta horrela, museo bilbotarra swing dantzatzeko pista bihurtuko da, Crazy Jazzers taldearen zuzeneko musikarekin. Jarduera doakoa da eta hileko bigarren igandean egiten da, 11:30etik 13:30era, ekimenaren arduradunek jakinarazi dutenez.

Jatorria XX. mendearen hasieran duen arren jatorria, swingetik datozen dantzek erabateko gaurkotasuna dute. Dantza soila baino gehiago da, atzean komunitate eta osagai sozial zabala baitago, eta bertan, "jendea musikaren eta dantzaren bidez partekatzen eta komunikatzen da".

"Swing Museoan!" egitasmoa swing musika dantzatzeko eta sustatzeko antolatu da, baita dantza ohiko habitat eta testuingurutik ateratzeko ere. "Kalean jarri nahi da, edota, kasu honetan bezala, museoan, eta, hortaz, pertsonak, artea, musika eta dantza elkartzeko eremu komuna aurkitu", azaldu dute.