Bilboko Berreginen Museoak uztaileko marrazketa ikastaro trinkorako matrikula egiteko epea irekiko du ekainaren 7an

Actualizado: sábado, 4 junio 2011 14:52

BILBO, 4 Jun. (EUROPA PRESS) -

Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen Bilboko Artelan Berreginen Museoak uztailean eskainiko duen marrazketa ikastaro trinkorako matrikula egiteko epea irekiko du datorren asteartean, ekainaren 7an.

Museoko iturriek jakinarazi dutenez, eskaintzen diren 60 plazatarako matrikula egiteko epea ekainaren 17an, amaituko da. Marrazketa ikastaroa Arkitektura eta Arte Ederren ikasleei, Batxilergoko bigarren maila amaitu duten edo amaitzear dauden ikasleei eta marrazketa zaleei dago zuzenduta.

Ikastaroa asteartetik ostiralera eskainiko da, 10:00etatik 13:00etara edo 16:00etatik 19:00etara, eta matrikulak 210 euro balioko ditu. Prezioaren barruan museoak utziko dituen astoen eta taulen erabilera ere sartzen da. Matrikulak museoaren administrazio eta irakaskuntza egoitzan egingo dira, Bilboko Mirasol Kondearen kaleko 2an, asteartetik ostiralera, 10:00etatik 13:30etara eta 16:00etatik 18:00etara.