Bilboko Campos Antzokiak emanaldi lirikoak eskainiko ditu otsailean eta martxoan

"La del manojo de rosas" datorren asteburuan
CAMPOS ELISEOS ANTZOKIA
Actualizado: lunes, 4 febrero 2013 13:12

BILBO, 4 Feb. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Campos Eliseos Antzokiak ikuskizun lirikoen egitarau bat prestatu du datozen asteetarako, eta lehenik eta behin, Pablo Sorozabalen "La del manojo de rosas" zartzuela eskainiko du, otsailaren 9an eta 10ean, Lirica Iberica taldearen eskutik. Oholtza gainean 40 lagun baino gehiago bilduko dira, musikari, abeslari eta dantzariren artean.

Bestalde, antzoki bilbotarreko arduradunek adierazi dutenez, Gaztelueta Fundazioak ongintzazko kontzertua ospatuko du otsailaren 21ean. Kontzertua Madrilgo Orkestra Akademikoak eskainiko du, Iñigo Pirfanoren zuzendaritzapean eta Alvaro Sivierto pisnistarekin laguntzarkein. Pianorako eta orkestrarako egindako Beethovenen kontzertu monografikoa izango da, eta biltzen den dirua Gaztelueta Fundazioak Valle del Chalconen (Mexiko) duen proiektu solidario batentzat izango da.

Halaber, Bilboko Ganbera Koru eta Orkestrak emanaldia eskainiko du martxoaren 12an, Paula Perez Buenoren zuzendaritzapean eta Maria Montes kantu irakaslea protagonista dela. Händel eta Vivaldiren lanak interpretatuko dituzte.

Azkenik, operareb zaleek beste hitzordu bat izango dute martxoaren 24an, Ukrainako Odessa Opera Nazionalarekin eta Alessandru Samoil-ek eta Igor Chernesky-k gidatzen duten Concerlirica koru eta orkestrarekin. Verdiren "Il Trovatore" opera aurkeztuko dute emanaldian.