Bilboko Euskal Museoak Klaustroaren bisita birtuala eskainiko du, estaltzeko lanek dirauten bitartean

Publicado: viernes, 15 diciembre 2017 16:47

BILBO, 15 Dic. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udalak eta Bizkaiko Aldundiaren kudeatzen duten Euskal Museoak Klaustroa estaltzeko lanak hasi zituen joan den azaroan, eta orain, patioa itxi egin behar izan da lau hilabeterako, gutxi gorabehera. Hori dela eta, museoak Klaustroaren bisita birtual bat jarriko du bisitarientzat. Museoaren webgunearen bitartez ikusi ahal izango da, eta, laster, museoan bertan egongo da ikusgai, ukimen pantaila baten bidez.

Espazioa ostiral honetatik ikusi ahal izango da, 360 gradutan, Google Street tresnaren bitartez. Gainera, hurrengo asteetan Euskal Museoak bideo bat argitaratuko du bere webgunean eta sare sozialetan. Bisita gidatu birtuala egingo du, eta bertan, Klaustroaren ezaugarriak azalduko dira, museoaren arduradunek azaldu dutenez.

Ekimen honekin, museoak aukera eman nahi die bisitariei zentroko toki bisitatuenetakoa eta "Mikeldi Idoloa" artelan ospetsua dagoen tokia ezagutzen jarraitzeko dezaten. Gainera, gune horretan ikusgai dauden piezak ikusi eta ohiko bisita gidatu batean azaltzen diren xehetasunak jakin ahal izango dira bideoari esker.