Bilboko Euskaldunak ia 46.000 bisitari jaso ditu Gabonetan

Foto: BIZKAIMEDIA
Actualizado: miércoles, 7 enero 2015 14:25
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 7 (EUROPA PRESS)

   Bilboko Euskalduna jauregiak 45.829 bisitari jaso eta 853.438 euro bildu ditu Gabonetan. Zehazkiago, 19.514 pertsonek "Terracotta Army - Xiango gerlariak" erakusketa ikusi dute eta, horren ondorioz, urtarrilaren 6a arte, 151.793,5 euroko diru sarrerak izan ditu. Abenduaren 15ean ireki zen erakusketa Euskaldunan gehitutako aldearen hall berrian, eta otsailaren 22a arte egongo da zabalik.

   Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi duenez, erakusketa hori izan da Gabonetan bisitaririk gehien jaso duen ekintza, Euskaldunak bisitaririk gehien jaso duen eta dirurik gehien bildu duen Gabonetan.

   Halaber, erakusketaz aparte, 26.315 pertsona joan dira Euskalduna jauregira Gabonetan zehar antolatu diren 19 ikuskizunak ikustera. Ikuskizun guztien artean, 701.644,7 euro bildu dira.

   Modu honetan, zifra horiei guztiei esker, Euskaldunak inoiz baino bisitari (45.829 pertsona) eta diru gehiago (853.438,2 euro) jaso ditu amaitu berri den Gabonetako zikloan. 2012an, 45.054 ikusle izan zituen, eta, 2010ean, 769.069 euro bildu zituen.

   Abenduaren 29a izan zen jenderik gehien hartu zuen eguna. Egun horretan, 4.983 pertsona hurbildu ziren "Terracotta Army - Xiango gerlariak" erakusketa eta "Peppa Pig" haurrentzako ikuskizunaren emanaldiak ikustera.

   Abenduaren 26an eta 30ean ere 4.000 bisitaritik gora bertaratu ziren, ikuskizun hauek ikustera, besteak beste: José Luis Morenoren "Nueva Antología de la Zarzuela"; "Gisela y el Libro Mágico" musikala; "XIV Concierto Homenaje a Alfredo Kraus" kontzertua; "Orquesta Instrumentos Reciclados de Cateura" kontzertua; eta Xiango gerlarien erakusketa.

XIANGO GERLARIAK

   "Terracotta Army - Xiango gerlariak" erakusketak ohi ez bezalako interesa sortu du. Inauguratu zen egunean ere -ateak zabaltzeko jardunaldian- ilara luzeak egon ziren. Oporraldian, egunik gehienetan 1.000 bisitaritik gora jaso dira, eta, datozen egunetan -otsailaren 22a arte- ikastetxeetako eta beste erakunde batzuetako bisita kolektibo askoz gehiago egingo dira.

   Qin Shi Huang mausoleoko aurkikuntzen 150 erreprodukzio baino gehiago daude ikusgai, baita Xiango indusketa handiko 1. hobiaren panoramika bat ere, 1:1 eskalan. Erakusketan 90 gerlaritik gora ikus daitezke, eta elementu interaktiboei esker bisitariek bidaia harrigarria egin dezakete, denboran zehar.

   Euskalduna jauregiaren gabonetako zikloan programatu diren hainbat ikuskizunetan, leku guztiak bete dira, hala nola Bilboko Udal Txistularien Bandaren kontzertuan, "Nueva Antología de la Zarzuela" ikuskizunean, Alabama Gospel Choir abesbatzaren kontzertuan, "XIV Concierto Homenaje a Alfredo Kraus" kontzertuan, "Orquesta Instrumentos Reciclados de Cateura" kontzertuan eta "El Libro de la Selva" musikalaren bi emanaldietan. Gainera, ia emanaldi guztietan aretoen %70 baino gehiago bete zen.