Bilboko Harrapazank aisialdi zirkuituaren hamar urteak ospatzeko abestia sortu dute artista ezagunekin

Actualizado: viernes, 20 febrero 2015 11:16
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 20 (EUROPA PRESS)

   Bilboko Udalak eta Euskaltzaleen Topaguneak antolatzen duten Harrapazank gazteentzako aisialdi zirkuituak aurten hamar urte bete ditu, eta ospatzeko "Elkarrekin beti" abestia sortu dute hainbat artista ezagunekin elkarlanean.

   Abestiaren eta bideokliparen protagonista nagusia aurreko edizioko irabazleetako gazte bilbotar bat da: Jonatan Yélamos. Halaber, abestiari ahotsa jarri diote Aiora Renteriak (Zea Mays), Xabi Hook (Enkore), Iker Villak (Revolta Permanent) eta Oihana Bartrak (bertsolaria).

   Horrela, pasa den astean aurkeztutako bideoklipak dagoeneko 4.500 bisita baino gehiago jaso ditu, Harrapazank programaren arduradunek jakinarazi dutenez. Bideoa helbide honetan ikusi daiteke: https://www.youtube.com/watch?v=szYC9-xW9JE

   Harrapazank gazte bilbotarrei zuzendutako egitasmo arrakastatsua da. Sormena eta talde lana sustatzen ditu, euskara modu natural eta entretenigarri baten biziaraziz.