Bilboko II. Artisau Garagardoaren Azoka ostiralean eta larunbatean ospatuko da

Aurten bigarren edizioa izango da
Foto: TAOL/ZAWP
Actualizado: miércoles, 25 febrero 2015 15:17
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 25 (EUROPA PRESS)

   The Art of Beer Bilboko Artisau Garagardoaren Azokaren bigarren edizioa ospatuko da ostiralean eta larunbatean, otsailaren 27an eta 28an, Zawp gunean. Bertaratutakoek 11 etxe ezberdinen garagardoaz gozatzeko aukera izango dute eta, 15 garagado ezberdin egoteaz gain, ekintza ezberdinak egingo dira bi egunetan, hala nola zuzeneko musika, 'live painting' eta garagardoaren artea hurbiletik ezagutzeko modua.

   Lucas Rincón eta Demetrios Brinkmann AEBetatik helduriko "The Art of Living" topaketaren antolatzaileek sortu dute The Art of Beer azoka, AEBek artisau garagardoaren inguruan duten kulturaren ondorio. Helburua artisau garagardoaren sorreraren artea elkarbanatzea eta zabaltzea da, eta horretarako 11 garagardo marka ezberdin izango dira, gehienak Euskal Herrikoak.

   Sarreraren prezioa 5 euro da, eta harekin, sartu eta irteteko pultsera bat, edalontzi bat eta lehen tragorako txartel bat emango dira. Hartutako hurrengo trago bakoitzak euro bateko prezioa izango du. Ekitaldiaren ordutegia 19:00etatik 00:00etara izango da ostiralean, eta 18:00etatik 00:00etara larunbatean. Bertara datozenak bazkaltzeko eta lasaitzeko gunea izango dute Garabia Zawp Aretoaren estalitako gunean eta Zawpeko Terrazan.

   Parte hartuko duten garagardo markak hauiek dira: DouGall's, Falken Brewing Co., LauGar, La Salve Bilbao, Marbi, Drunken Bros Brewery, ZerB, The Angry Brewery, Boga, Olañeta Garagardoa, Irbe Cerveza eta Garagart.