Bilboko Ingenieritza Goi Eskola Teknikoko zubi-maketen lehiaketak marka berria lortu du, 702 kiloko pisua jasan ondoren

Actualizado: jueves, 7 abril 2011 19:13

BILBO, 7 Abr. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoak urtero antolatzen duen izozkien zotzekin egindako zubi-maketen lehiaketa ospetsua bere hamargarren ediziora heldu da gaur, ikuskizun maila gorenarekin eta marka berria lortuz, 702 kiloko zama, hain zuen ere.

Daniel Lopez izan da eskala txikiko ingeniaritza-lan izugarriaren egilea (zazpi kilo zotz eta itsasgarri, 100 aldiz biderkatzen den zama jasateko), eta bere maketa "indultatu" nahi izan du bere erresistentzia mugaraino eraman aurretik. Honela, bere lana eskola bilbotarreko egoitzan geldituko da oroimenerako, aurreko edizio batzuetan egindako beste zubi batzuk dauden bezala.

Miniaturazko zubi hauen erresistentzia bere egituratik eta neurrietatik abiatuz neurtu arren -eta beraz, batzuetan irabazlea zama gutxiago jasan duena izan-, aurtengo irabazleak marka guztiak hautsi ditu, 700 kiloko zama gaindituz lehen aldiz. Daniel Lopezek, zama jartzeko prozesu zailean, bere aitaren aholkuen laguntza izan du eta 6.000 zotz inguru erabili ditu. 250 orduko lanaren ondoren, 7,130 kilo pisatzen duen konpresio arkuko erromatar zubia eraiki du.

Erresistentzia atala irabazteaz gain, Daniel Lopezek itxurari dagokion atalean bigarren postua lortu du. Atal honetan lehena -Roberto Polvorosa- erresistentzian bigarren gelditu da, 510 kiloko zama jasan duelarik bere zubiak. Pablo Cearrak, lehiaketa honen historian garaipen gehien lortu dituen lehiakideak -zazpi garaipen-, bai erresistentzia atalean eta bai itxura atalean ere, hirugarren postua eskuratu du aurten, 376 kilo jasan duen maketarekin.

Aurreko beste bi edizioetan garaile izan diren Basilio eta Inma Ovejero neba-arreben maketa lehena izan da hausten 124 kiloko zamarekin, eta lehiaketako bosgarren maketa, Janik Fernandezek, Javier Cuñarrok, Alex Azpitartek eta Domeka Álvarezek eraikitakoak, 304 kiloko zama jasan du.

Edizio honetan parte hartu duten lehiakideak Bilboko Ingeniaritza Goi Eskolako ikasleak dira, Pablo Cearra izan ezik, zentroko ikasle ohia baita, baina lehiaketako historian izan den garailerik ospetsuena denez, edizio honetan parte hartzera gonbidatu dute. Lehiaketa, plazan jarritako pantaila erraldoietan jarraitu ahal izan da eta baita Twitter bidez ere.

BI KATEGOAI

Bi kategoriatan bereizi da aurten lehiaketa: funtzionaltasuna (erresistentzia eta eraikuntzaren diseinua) eta maketaren itxura. Zazpi taldeak aurkezten dira maketaren itxura atalera, baina bost talde bakarrik ausartu dira baldosen desafiora.

Lehenengo kategorian lau sari izan dira: irabazleek 900 euro jaso dituzte; finalistak, 600 euro; hirugarrenak 300 euro, eta laurek BBK Live jaialdirako sarrerak eskuratu dituzte. Itxuraren kategoriari dagokionez, hiru sari banatu dira: 600 euro, 300 euro eta BBK Live-erako sarrerak. Gainera, lehiaketan parte hartu duten guztiek San Mamesen Athleticen partidaren baterako sarrerak jasoko dituzte, BBKren eskutik.

Bilboko Ingeniaritza Goi Eskolarekin batera, hainbat dira lehiaketa hau babesten eta laguntzen duten erakundeak, hala nola, BBK, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), CDEII Ingeniaritza Industrialeko Estatuko Ikasleak, Hezkuntza Ministerioa, Bilboko Industri Ingeniaritzako Eskola Ofiziala, Elur, Emerge, Nestlé eta Seur.