Bilboko Itsasadarra Itsas Museoak eta Ikea Barakaldok lankidetza hitzarmena sinatu dute

Museoaren sarrera
Europa Press
Actualizado: lunes, 10 abril 2017 13:49

BILBO, 10 (EUROPA PRESS)

Bilboko Itsasadarra Itsas Museoak eta Ikea Barakaldok lankidetza hitzarmena sinatu dute eta, horren ondorioz, Ikea Family bazkideek abantailak izango dituzte museoaren. Horrela, Ikea Family txartela erakutsiz gero, sarrera orokor bat erosita hiru adin txikikoek doako sarrera izango dute. Era berean, museoaren egitarauaren baitan zenbait jardueretan lehentasuna izango dute.

Akordioaren sinatzaileek jakinarazi dutenez, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa eta Ikea iraunkortasunaren inguruan ere elkarlana jorratuko dute, ingurumenarekin loturiko jarduerak bultzatuz. Jon Ruigomez museoaren zuzendariak eta Jose Antonio Traverso Ikea Barakaldoko zuzendariak sinatu dute hitzarmena.

Gaur egun, Ikea Barakaldok 400.000 Famyli bazkidetik gora ditu. Bazkide hauek eta dendako edo ikea.es/barakaldo web orrialdeko bisitariek museoaren sarreran izango duten abantailaren inguruko informazioa eskura izango dute.