Bilboko Kalealdiak Bilboko Kale Nagusia beteko du konpainia frantsezaren Gizon Urdinen Kalejira zaratatsuarekin

Actualizado: miércoles, 6 julio 2011 13:36

BILBO, 6 Jul. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako Bilboko Kalealdia, Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdia, bere erdigunera iritsiko da bihar, eta programazio osoko ikuskizun harrigarrienetako batekin dtora. Gaueko 21:30etatik aurrera, Bilboko Kale Nagusia, Moyua eta Arriaga plaza, "Bivouac" ikuskizunaren emanaldi bakarra eskainiko duen Génèrik Vapeur konpainia frantsesaren eszenatoki bilakatuko dira, Bilboko Udalak jakinarazi duenez.

Gaueko 21:30etan hasiko da "Bivouac" ikuskizuna, musika ibiltariko antzezlana eta bertako protagonistak, kaleetatik, iturrietatik, eserlekuetatik, estatuetatik hedatuko dira, hiri osoa hartuko duten gizon eta emakume urdinak dira. 27 urteko ibilbidea duen kaleko musika eta antzerki konpainia horrek mundu osoko hogei artista eta teknikari biltzen ditu, hiri guztiko paisaia aldatzeko asmoz. Bertan dauden ikus-entzuleek, ikuskizunarekin aurrez-aurre parte hartzeko gonbidaturik duade.

Aurten Bilbora helduko den ikuskizuna lau kontinentetako 12 herrialdetan egon da. "Bivouac", gizon urdinez osatutako kalejira ikusgarri eta zaratatsua da, artisten atzetik joango den kamioi handi bat izango da beste protagonista bat eta musika, zarata, su artifizialak eta beste zenbait ezustek eta une ikusgarrik osatzen dute ikuskizun hori.

DANTZA BERTIKALA

Ikuskizun handi horrek hiritarrengan eragingo duen sentsazioa asimilatu orduko, 23:00etan "Repite conmigo" ikuskizuna hasiko da, "Alizia herrialde harrigarrian" fabulan inspiratutako dantza bertikal emanaldi ederra, Delrevés konpainia katalanaren eskutik. Proposamen horren eszenatokia BBVA eraikinaren fatxada izango da, Bilboren bihotzean. Ikuskizun horrek beste emanaldi bat ere izango du, uztailaren 8an, gaueko 22:30etan.

EGITARAUA

Hona hemen ostegunean zehar, uztailak 7, egongo diren ekitaldien egitaraua:

-18.00 / 19.30: Areatzako kaia - Circlou "Voltica".

-18.30 / 20.00: Areatza - Lusco e Fusco "Encontres".

-20.00: Epalza kalea - Cie. Kitschenette "On passe á table!"

-20.30: Plaza Barria - La Chouing "Cendres"

-21.30: Moyua plaza -Arriaga plaza - Génèric Vapeur "Bivouac"

-23.00: BBVA etxe-orratza - Delrevés "Repite conmigo"

PRENTSA BULEGOA

Irma Cerro (MBN Comunicación)

T: 94 435 63 30

M: 628 538 215

irmacerro@grupombn.com