Bilboko Montevideo kaleak Luis Briñas kalearen bidezko ezkerrerako bira galduko du bihartik tranbiaren luzapenagatik

Actualizado: lunes, 5 septiembre 2011 12:25

BILBO, 5 Sep. (EUROPA PRESS) -

Bihartik aurrera, eta behin betiko, ezin izango da ezkerrerantz bira egin Bilboko Montevideo Etorbidetik Luis Briñas kalearen bidez. Debekua, Basurtu eta Casilla arteko tranbiaren A linearen luzatzeak eragin du.

Honela, Montevideo Etorbidetik Termibusera sartu nahi duten ibilgailuek, Gurtubay kalera ezkerretik egin beharko dute bira bihartik aurrera, Bilboko Udaletik jakinarazi dutenez.

Gainera, zirkulazio aldaketa honek Bilbobuseko Altamira-Termibus 80 linean ere aldaketak eragingo ditu. Irailaren 6tik aurrera, lineak ibilbidea aldatuko du eta Termibusera Gurtubay kaletik helduko da. Honela, Luis Briñas kaleko 18 zenbakiaren parean kokatutako autobus geltokia desagertu eta Gurtubay/Ospitalea geltokira pasako da.