Bilboko Nazioarteko Miliak goi mailako atletak bilduko ditu bere hamargarren edizioan

Manuel Olmedo faboritoetako bat izango da
Foto: EUROPA PRESS/DIPUTACIÓN
Actualizado: martes, 24 marzo 2015 14:07

BILBO, 24 (EUROPA PRESS)

   Bilboko Nazioarteko Miliak bere hamargarren urteurrena ospatuko du aurten, eta goi mailako atletak bilduko ditu. Aurtengo proba, "10. edizioa, goi mailako 10eko lasterketa" goiburupean, datorren larunbatean, maretxoaren 28an, jokatuko da, eta irteera goizeko 10:40an izango da, Bilboko Kale Nagusian.

   Bilbao Atletismo Santutxu taldeak Bilboko Udaleko Euskera, Gazteria eta Kirol Sailaren laguntzarekin antolatuta, Bizkaiko hiriburuko proba gisa sendotu da eta "hiri lehiaketa garrantzitsuenetarikoa" bihurtu da estatu mailan, Espainiako Atletismoko Errege Federazioko eta Bizkaiko Atletismo Federazioko egutegietan sartuta baitago, antolatzaileek nabarmendu dutenez.

   Hamargarren edizioan, Bilboko Nazioarteko Miliak 1.300 zenbaki izango ditu eskuragarri atleta federatuentzat. Goi mailako, open, beterano eta gazte-junior probak izango ditu, eta guztira 1.609,344 metroko hiri ibilbidea osatu beharko dute, emakumezkoen zein gizonezkoen kategorietan. Txapelketaren programak, gainera, eskola probak eta lasterketa paralimpikoa ere jasotzen ditu; proba hauen distantzia 80 eta 1.000 metrotakoa izango da, adinaren arabera.

   Gauzak horrela, ikusleek Espainiako hiru atleta txapeldun ikusteko aukera izango dute: Kevin Lopez (800 metro), Elena García Grimau (3.000 metro) eta Solange Pereira (1.500 metro). Pereira, "Espainiako 1.609 metrotako erregina errepide modalitatean", hiru aldiz izan da Espainiako Miliaren irabazle, eta pista estalian 1.500 metroetako Espainiako txapelduna ere izan da.

   Aurretik, Bilboko Milia irabazi dutenak ere izango dira irteeran, hala nola Margarita Fuentes-Pila (2008), Isabel Macías (2013) eta Álvaro Rodríguez (2008 eta 2009). Horiekin batera, 2012ko irabazlea izan zen Víctor García madrildarra ere izango da, bai eta Manuel Olmedo ere, 2010an eta 2014an garaipena erdietsi ostean. Olmedo 31 urteko sevillarrak, lasterketa hau hiru aldiz irabaziko duen lehenengo atleta izateaz gain, 2010ean lortu zuen 4 minutu eta 24 segundoko errekorra hausten saiatuko da.