Bilboko Rekalde aretoak "Reinventer le monde" erakusketa irekiko du ostiral honetan

Claire Fontaine-ren "Strike"
CLAIRE FONTAINE/REKALDE
Actualizado: jueves, 21 febrero 2013 13:32

BILBO, 21 Feb. (EUROPA PRESS) -

Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen duen Bilboko Rekalde aretoak "Reinventer le monde" izenburuko eralkusketa kolektiboa inauguratuko du ostiral honetan, otsailaren 22an, eta maiatzaren 5era bitartean izango du ikusgai. Akitania-Euskadi euroeskualdearen laguntzarekin antolatu den erakusketaren komisarioa Alexandra Baures da, aretoko arduradunek jakinarazi dutenez.

Rekalde aretoak FRAC Aquitaine-rekin lankidetzan antolatu du "Réinventer le monde" talde erakusketa. Parte hartzen duten 13 artistek, errealitatea bisitatzeko, pentsatzeko eta eraldatzeko nahia dute amankomunean, ikusleak bere jarduerari buruz gogoeta egin dezan.

Horrela, "gure arreta eta banakako ekintza eskatzen duen krisi testuinguru baten, artea, umoretik, kritikatik eta urruntasunetik erantzunak asmatzera ausartzen da", Rekalde aretoko arduradunek adierazi dutenez.