Bilboko Salou kalea itxi egingo dute ostegun honetako gaueko hamaiketatik goizaldeko hiruretara arte

Actualizado: miércoles, 20 julio 2011 15:10

BILBAO, 20 Jul. (EUROPA PRESS) -

Salou kalea, Bilboko Moncada kalearekin elkartzen dena, trafikoarentzako itxita egongo da ostegun honetako gaueko hamaiketatik goizaldeko hiruak bitartean, Bilboko Udalak ohar baten bidez adierazi duenaren arabera.

Trafikoaren mozketa hau errepidean garabi eta kamioi bidezko lanak egin behar direlako egingo da, hozkailuak igo behar baitira Lidl supermerkatuaren eraikinera.

udalak bi ibilbide alternatibo proposatu ditu errepide horren erabiltzaileentzako, bata Doctor Díaz Emparanza kaletik joatea eta bestea, berriz, Moncada kaletik.