Bilboko Santutxu auzoan desagertu den 13 urteko neska bat bilatzen ari dira

Actualizado: martes, 3 enero 2017 11:38

BILBO, 3 (EUROPA PRESS)

Bilboko Santutxu auzoan desagertu den 13 urteko neskato bat bilatzen ari da Ertzaintza, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko iturriek Europa Press berri agentziari baieztatu diotenez.

Neskaren familiak astelehenean salatu zuen desagerpena Ertzaintzan eta gainontzeko poliziei helarazi zitzaien berria adingabea aurkitu ahal izateko. Horrela, Ertzaintzak ikerketa abiarazi du neskatoa aurkitzeko.