Bilboko tranbiak zerbitzua aldatuko du igande goizean, Santurtzitik Bilbora lasterketa dela eta

Actualizado: jueves, 27 noviembre 2014 14:10

BILBO, 27 Nov. (EUROPA PRESS) -

Euskotrenek Bilboko tranbiaren goizeko zerbitzua aldatuko du datorren igandean, azaroaren 30ean, Santurtzitik Bilbora lasterketaren ondorioz, sozietate publikoak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez.

Zehazki, Pio Baroja eta Abandoibarra arteko geralekuen zerbitzua kendu egingo da goizeko 11:30etik eguerdiko 12:45era, gutxi gorabehera. Gainerako zerbitzuak beti bezala ibiliko dira.

Informazio gehiago lortu nahi duten erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete, edota, bestela, www.euskotren.es webgunera sartu edo @euskotrenEJGV Twitter gunea kontsultatu.