Bilboko tranbiaren zerbitzu bereziak izango dira larunbat honetan, Athletic-Real partida dela eta

Publicado: sábado, 16 diciembre 2017 12:30

BILBO, 16 Dic. (EUROPA PRESS) -

Euskotren enpresa publikoak Bilboko tranbiaren zerbitzu bereziak eskainiko ditu larunbat honetan, Athleticek eta Realak San Mamesen arratsaldeko 16:15ean jokatuko duten partida dela eta.

Horrela, Euskotrenek jakinarazi duenez, Atxuritik Casillara 15 minutuan behin izaten diren zirkulazioez gain, Pio Barojatik Ospitalera irtengo diren bi zerbitzu izango dira 15:52an eta 16:01ean, eta beste bat Atxuritik Casillara 15:22an

Neurketa bukatu ondoren irteera modu egokian egiteko, 18:00etatik 18:20ra bitartean, gutxi gorabehera, tranbia zerbitzua moztuko da Casilla eta Euskalduna artean. Behin mozketa bukatuta, Atxurira eta Casillara doazen tranbiaren zirkulazio bereziak martxan jarriko dira.

Partidaren ondoren San Mamesetik hurbil dauden geralekuetan pilaketak ekiditeko, Euskotrenek Euskaldunako geralekura joatea aholkatzen du, geraleku horretatik tranbiaren zerbitzu bereziak irteten direlako. Bilboko tranbiarako sarrera errazagoa eta azkarragoa izan dadin, Euskotrenek ordaintzerakoan Barik erabiltzailea gomendatzen du.

Informazio gehiago lortzeko, 944 333 333 telefono zenbakia, www.euskotren.eus webgunea, @euskotrenEJGV Twitter gunea eta Euskotrenen app ofizial erabili daitezke.