Bilboko Udal Etxebizitzak erakundeak bost etxebizitza laga dizkio Otxarkoagan Eguzkilore Fundazioari

Actualizado: miércoles, 23 julio 2014 17:30

BILBO, 23 Jul. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udal Etxebizitzak erakundeak elkarlanerako akordioa sinatu du Eguzkilore Fundazioarekin, Otxarkoaga auzoan duen higiezinen parkeko bost etxebizitza alokairuan lagatzeko, bazterketa arriskuan dauden pertsonen gizarteratzea bultzatzeko.

Bilboko Udaleko Hirigintza zinegotzi eta Udal Etxebizitzak erakundeko presidenteak eta Eguzkilore Fundazioko presidenteak gaur sinatu duten akordioaren xedea, Fundazioak eskaintzen dituen bizileku baliabideen erabiltzaileei etxebizitza eskaintzea da.

Akordioaren bitartez, auzo horretako bost etxebizitza alokairu erregimenean lagako dira, arauzko errenta, betebehar eta eskubide zehaztapen baldintzekin, bazterketa arriskuan dauden pertsonen gizarteratzea bultzatzeko. Eguzkilore Fundazioak laneko laguntasuna eta gizarte hezkuntza eskainiko ditu, eta akordioak hiru urteko iraunaldia izango du.

Eguzkilore Fundazioa Bilboko Elizbarrutiko Caritasek sustatutako erakundea da, eta bere jarduketa nagusia, Caritasen laguntasuna jasotzen duten pertsonei etxebizitza duina eta egokia bideratzea da.

Bost etxebizitza horiek jasoko dituztenak, etxebizitzarik ez duten edo euren ohiko etxebizitza galtzeko arriskuan dauden pertsonak edo familiak izango dira, hipoteka zorrari edo alokairu errentei aurre egitea ezinezko zaielako edo etxebizitza eskuratzeko zailtasunak dituztelako.

Hitzarmen horretan, halaber, Otxarkoaga biziberritzeko asmoa ere jasotzen da, baliabide hori behar duten auzoko erabiltzaileen diskriminazio positiboaren bitartez, Otxarkoagako auzoko biztanleak sustraitzea sustatzeko programaren filosofiari jarraituz eta, horrela, bizi eta euren jarduera Otxarkoagan egin nahi duten pertsonen eskariei erantzunez.