Bilboko Udal Liburutegien Sareak publikoarentzako ordutegia zabaldu du

Actualizado: jueves, 18 septiembre 2014 16:59

BILBO, 18 Sep. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udal Liburutegien Sareak neguko ordutegia jarri du martxan aste honetan, bi berrikuntza nagusirekin. Alde batetik, Bidebarrietako liburutegiak astelehen goizetan ateak zabalduko ditu jende guztiarentzat, eta Zorrotzako, Ibaialdeko eta Errekaldeko liburutegiek ostiral arratsaldetan zabalik egongo dira. Ordutegi horiek 2015eko maiatzaren 31ra arte egongo dira indarrean.

Horrela, eta neguko ordutegi berriak indarrean sartzean, orain arte astelehen goizetan jendearentzat itxita egoten zen Bidebarrietako liburutegia zabalik egongo da asteko lanegun guztietan, ordutegi berarekin, goizeko 08:30etatik 20:30etara, Bilboko Udalak jakinarazi duenez.

Beste alde batetik, normalean ostiral arratsaldetan jendearentzat itxita egoten diren auzoetako 11 liburutegietatik hiru astelehenetik ostiralera ere zabalik egongo dira, ordutegi berarekin, hau da, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Errekaldeko, Zorrotzako eta Ibaialdeko liburutegiak dira horiek, eta ostiral honetan hasiko dira ordutegi horrekin.

Hiru zentro horiek liburutegien jardunean oinarritutako irizpideak erabiliz aukeratu dira ordutegia zabaltzeko: bere zerbitzuak jasotzen dituen biztanle kopurua -Errekaldekoa-, eta ordutegi zabalagoak dituzten erreferentziako beste liburutegiak urrun izatea -Zorrotzakoa eta Ibaialdekoa-.

Bilboko Udal Liburutegien Sarearen ordutegiak zabalduz, Bilboko Udaleko Kultura Sailak "bere liburutegi zerbitzuak hobetzearen aldeko apustu argia egin du", horrek "gogobetetze handiagoa" eragingo baitu egunero liburutegietara joaten diren erabiltzaileen artean.