Bilboko Udal Musika Eskolako flauta ikasleek erosketak girotuko dituzte Erriberako merkatuan

Erriberako merkatuan izango da kontzertua
Foto: Europa Press
Actualizado: viernes, 22 febrero 2013 13:17

BILBO, 22 (EUROPA PRESS)

   Bilboko Udal Musika Eskolako 15 bat flauta ikaslek larunbat goizean Erriberako merkatu bilbotarrera doazenen erosketak girotuko dituzte, Ibon Perez del Palomar irakaslean gidaritzapean, "Harry Potter", "Ozeko aztia", "Zazpi magnifikoak", "Rocky" edo "James Bond" bezalako pelikulen soinu-bandak interpretatuz. Kontzertua goizeko 11:30ean izango da, larunbat honetan, otsaialren 23an, merkatuaren sarrera nagusiko atarian.

   Bilbao Zerbitzuak erakundeak martxan jarri dituen ekintzen artean dago emanaldia, ohiko bisitarien jakin-mina eta interesa pizteko eta Erriberako merkatura bisitari berriak erakartzeko helburuarekin, Bilboko Udaleko iturriek jakinarazi dutenez.

   Oraingoan, Bilboko Udal Musika Eskolako flauta ikasleak izango dira erosketen goiza girotzeko ardura izango dutenak. Ibon Perez del Palomar irakasleak sortu du taldea, eta bigarren ikasturteko hamar urtetik gorako umeek eta bigarren ikasturteko nagusiek osatzen dute. Flautak eskaintzen dituen aukera guztiak jasoko dira aukeratu duen errepertorioan: flautina, kontzertuetarako flauta, flauta sol klabean eta flauta baxua.

   Kontzertuaren iraupena 40 minutu ingurukoa izango da eta konpositore ezezaguneko "Greensleeves" obrarekin hasiko da, eta soinu-banda ezagunekin jarraituko du, hala nola "Over the Rainbow", "The magnificent seven", "The Pink Panter", "Eye of the Tiger", "James Bond Theme" edo "Batman Theme".