Bilboko Udalak 489,7 milioi euroko aurrekontua izango du 2015erako

Bilboko udaletxea
Foto: Europa Press
Actualizado: lunes, 20 octubre 2014 13:11
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 20 (EUROPA PRESS)

   Bilboko Udalak 489,7 milioi euroko aurrekontua izango du 2015. urterako, hau da, aurtengo ekitaldirako izan duena baino %4,5 gutxiago, 2014rako aurrekontua 512 milioi eurokoa izan baita.

   Ibon Areso Bilboko alkateak aurkeztu du datorren urterako udal aurrekontua, udaletxean. Bere hitzetan, "zorroztasun ekonomikoa, egonkortasuna eta gardentasuna" dira aurrekontuaren ezaugarri nagusiak.

   Kontuen helburua "krisiak jotako pertsonak laguntzea" dela azpimarratu du Aresok, bai eta "bizi kalitatea eta zerbitzuak bermatzea" ere. Gainera, auzoen arteko "oreka" lehenetsi nahi dutela esan du.

   Bilboko alkateak adierazi du Udal Gobernu Taldeak "zero zorrarekin" bukatuko duela agintaldia, eta inbertsioaren alde "tinko" jarraitzen duela nabarmendu du, arlo horretara 58,77 milioi euro bideratuta.