Bilboko Udalak espaloia eta aparkalekuak okupatuko ditu bihartik apirilaren 14ra Simon Bolivar kaleko zati batean

Actualizado: lunes, 28 marzo 2011 19:03

BILBO, 28 Mar. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udalak aparkalekuaren zati bat eta espaloia okupatuko ditu Simon Bolivar kalearen 3 zenbakiaren parean eta Aureliano Valle kaleko 1 zenbakiaren parean, bihartik apirilaren 14ra bitartean, gutxi gorabehera.

Horrela, gune horretako elbarrientzako aparkalekua Aureliano Valle kalera aldatuko da. Elektrizitate-sarea bideratzeko lanak direla-eta okupatuko da esparru publikoa, Bilboko Udaletik jakinarazi dutenez.

Halaber, bihartik eta hurrengo eta hiru asteetan, gutxi gorabehera, errepidea eta espaloia okupatu eta aparkalekuak aldi baterako kenduko dira Bruno Mauricio Zabala kaleko 41. zenbakiaren parean.

Hala ere, ibilgailuen zirkulazioa baimenduko da eta une oro bide librea izango da oinezkoentzat. Esparru publikoaren okupazioa espaloia zenbait lekutan beheratzeko egin beharreko lanek eragin dute.