Bilboko Udalak Gorte kalea itxiko du bihar gauean saneamendu sarea konpontzeko lanak egiteko

Actualizado: lunes, 28 marzo 2011 12:31

BILBO, 28 Mar. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udalak ibilgailuen trafikoa etengo du Gorte kalean, Arnotegi eta Laguna kaleen artean, bihar gaueko 22:30etan hasi eta asteazken goizaldeko 2:30etara bitartean, gutxi gorabehera.

Ordezko ibilbidea Arnotegi, Gimnasio eta Laguna kaleetatik egitea gomendatu dute Bilboko Udaletik. Trafikoaren etena saneamendu sarea konpontzeko egin beharreko lanek eragin dute.

Halaber, bihartik apirilaren 15era bitartean, gutxi gorabehera, aparkalekuak kenduko dira Bilbao-Galdakao errepidean, zenbaki bakoitien aldean, 1 eta 13 zenbakien artean. Saneamendu sarea berritzeko lanengatik okupatuko da esparru publikoa.