Bilboko Udalak haurrak D eta B ereduetan matrikulatzea sustatzeko kanpaina jarri du abian

Actualizado: viernes, 21 enero 2011 13:05

BILBO, 21 Ene. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udalaren Euskara Sailak kanpaina bat jarri du martxan etxeko txikienen artean hezkuntza elebiduna bultzatzeko. Horretarako, informazioko 3.000 liburuxka inguru bidaliko dizkie 2009an jaiotako umeak dauzkaten familien etxeetara.'D bitamina' izenarekin, kanpaina informatiboaren helburua da euskarazko hezkuntza-ereduetan matrikulatzea bultzatzea, hau da, D eta B ereduetan.

Hiriko ikastetxeetan matrikulatzeko epea urtarrilaren 31n hasi eta otsailaren 11n bukatuko da. Kanpaina honek epe horrekin bat egingo du eta ume txikiak eredu bi horietan eskolatzearen onurak azpimarratzen ditu: umeen benetako elebitasuna bermatzen du eta, beste alderdi batzuen artean, umeen sorkuntza, komunikazioa eta kulturen aniztasuna ahalbidetzen du; beste alde batetik, ikerkuntza pedagogikoek adierazten dute eredu elebakarrek baino eskolako errendimendu handiagoa errazten dutela.

2010-2011 ikasturtean, Bilbon haur-hezkuntzan matrikulatutako umeen %94 euskarazko ereduetan matrikulatu dira, eta lehen hezkuntzan, %90era heldu dira. Kanpaina hau -Alkarbide Bilguneak koordinatuta- Bizkaiko hainbat udalerritan egiten da aldi berean, aurreko urteetan bezala.