Bilboko Udalak ostiralean Jai Batzorde berri batetara deitu du txupinera izendapena kentzeko aukera aztertzeko

Actualizado: martes, 17 diciembre 2013 20:39
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 14 (EUROPA PRESS)

   Bilboko Udalak Jai Batzorde batetara deitu ditu alderdi politikoek osatzen duten Jaietako Komisio Mixtoa eta herriko eragile sozialak. Batzordea ostiralean egingo da, egun horretarako epailearen erabakia jasotzea espero baita, non Jone Artolaren txupinera izandapena kentzeko posibilitatea aurkeztu daitekeen.

   Bilboko Udaleko Bilduko bozeramaile Aitziber Ibaibarriaga gaia jorratzeko gaur egin den Batzordean izan da, eta Europa Pressi adierazi dionaren arabera, "bilkuran, udal ordezkariek bertaratutako taldeei asteartean konsistorioan aurkeztutako alegazioen inguruan informatu diete".

   Bilboko Administrazio Auzitegiak, Espainiar Gobernuko ordezkari Carlos Urquijoren eskariaren arira,  Jone Artolaren txupinera izendapena zuhurtasun kontuengatik dekretu aginduz kendu egin du.

   PNVren Gobernu Taldeak Udal Batzordeari jakitera eman dioenaren arabera, "erabaki judiziala izan arte" ez dute gaiaren inguruan hitzegingo. Igarri daitekeenaren arabera, erabakia gaur bertan jakin ahal izateko aukerak daude.

   Testuinguru honetan, "larunbat honetan Bilbok txupinera eta pregonerarekin jai normalizatu batzuk hasteko erarik ez baldin badauka, erantzunkizuna PPrena izango da" adierazi du Ibaibarriagak.

   Era berean, PNVren partetik Bilboko jai ereduaren aldeko defentsa egiten duen erabaki bat faltan bota du Bilduk. Koalizioaren ustetan, PNVk "heltzen ari diren kanpo injerentzien" aurkako posizionamendua eduki beharko luke.

   Gainera, Ibaibarriagak adierazi du bilkuran "ez dela hitz egin" epaileak Artolaren izendapena kenduko balu eratuko zen egoeraren inguruan, honi buruz "datorren bilkuran" hitz egingo delako argudioarekin.