Bilboko Udalak ura kenduko du asteazkenean Trauko auzoan, metroaren 3. lineako lanak egiteko

Actualizado: lunes, 21 febrero 2011 15:01

BILBO, 21 Feb. (EUROPA PRESS) -

Trauko auzo bilbotarreko zenbait kale eta etxebizitzatan ura kenduko du Bilboko Udalak asteazken honetan lau orduz, gutxi gorabehera, arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara, hain zuzen ere. Ura kentzea ezinbestekoa da metroaren 3. lineako lanen barruan Uribarriko barrutiaren alde honetan zenbait juntura egiteko. Bide batez, zonalde honetako ur-hornidura eta sarearen kalitatea hobetzeko Udalaren sarean egin beharreko konponketa batzuk egingo dira.

Bilboko Udaleko iturriek jakinarazi dutenez, Traukoko auzokideak urik gabe lau ordu egotea espero bada ere, Udaleko teknikariak ahaleginduko dira obrak lehenbailehen egiten, auzokoei ahalik eta endredorik txikiena eragiteko.

Ura, gutxi gorabehera, 1.343 etxebizitzatan kenduko da, kale eta helbide hauetan, hain zuzen ere: Trauko, bikoitiak, 2tik 24ra; Arno Mendia, bikoitikak, 2tik 6ra; Arno Mendia, 1 zenbakia; Kristo, 19 eta 22; Okendo Almiranteak, bikoitiak, 2tik 10era; Orreagako Guda, 1 zenbakia; Calixto Leguina, bakoitiak, 1etik 9ra; San Balentin Berriotxoa, 1 eta 3; Uribarriko eskoletako landa; La Popular etxaldea eta Zubiria Ybarra etxaldea.

Bilboko Udalak gogorarazi nahi du gorabeheraren bat gertatuz gero, telefono honetara deitu dezaketela herritarrek: 94 424 99 09 (ur-matxuren arretarako telefonoa).