Bilboko Udaltzaingoak alkohol eta beste drogen 537 proba egin eta 44 lagun salatu zituen Gabon jaietan

Actualizado: miércoles, 18 enero 2012 14:20
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 18 (EUROPA PRESS)

   Bilboko Udaltzaingoak, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailarekin elkarlanean, gidariei alkohol, droga eta medikamentuen kontsumoa kontrolatzeko 25 "kontrol prebentibo" ezarri zituen Ganbon jaietan zehar. Abenduaren 19an hasi eta urtarrilaren 8ren bitartean burututako kanpaina berezia dela-eta, 537 proba egin ziren guztira, alkoholaren 532 eta beste drogen bost, hain zuzen ere.

   Ekimena, Zaintza eta Kontroleko Plan 2011ko Bereziaren barruan dago, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Bide Segurtasunerako Plan Estrategikoak zehaztutakoaren arabera. Horren bitartez, bidegune mota guztien zaintza areagotu zen eta, bereziki, ibilgailu gehien hartzen duten bide-sareko puntuetan -hirigune eta hiriartekoetan-, arrisku handieneko faktoreei aurrea hartzeko asmoz, izan ere, horietan ematen dira auto istripuetako heriotzen ia %30.

   Kanpainan egindako kontrolen ondorioz, udaltzainek probetan positibo emandako hamar lagun zehatu zituzten (bederatzi alkoholagatik eta bat drogengatik). Gainera, beste 34 gidari salatu zituzten auto istripuetan eta Udaltzaingoaren beste esku-hartzeetan.

   Salatutako 44 lagunetatik, 28 atxilotu zituzten hurrengo arrazoiengatik: 22k arnastutako aire litro bakoitzeko 0,60 mg baino gehiagoko alkoholeko tasarekin gidatzen zuten; atxilotu bat, odolean droga edo medikamentuen zigortutako tasak edukitzearen ondorioz; atxilotu bat alkohola antzemateko probak egiteari uko egiteagatik; hiru atxilotu baimenik gabe ibiltzeagatik; atxilotu bat trafikoan arrisku larria sorrarazteagatik.

   Hala, Zigor Kodearen arabera, botatako arnasaren azterketan, alkoholaren tasa litroko 0,60 miligramotik gorakoa duten gidariak atxilotu eta zehatu behar dituzte. Halaber, pertsona horiei gidabaimenean puntuak kentzen dizkiete.

   Halaber, Zigor Kodeak dioenez, alkoholemia eta substantzia psikotropikoen tasak egiaztatzeko probak egin nahi ez dituen gidaria sei hilabete eta urtebete arteko espetxealdiaz zigortuko dute. Gainera, motordun ibilgailuak gidatzeko eskubidea kenduko diote, urtebete eta lau urte bitarteko epe batez.

   Izan ere, legeei jarraituz, alkoholdun edariak hartu eta gero, ezarritakoetatik gorako tasekin, edo beste drogen erabileraren ondorioak jasanez, ibilgailuak gidatzea arau-hauste oso larria da. Hori dela-eta, horrelakorik egiten duenari 300 eta 600 euroren arteko isunak ezarri dakizkioke edo gidabaimena kendu ahal zaio hiru hileko epe batez.

   Gidarientzat, oro har, botatako arnasaren litroko 0,50 miligramotik gorako tasekin, edo gidari profesionalen kasuan zein urte bitik beherako antzinatasuna duten gidabaimenenean, litroko 0,30 miligramotik gorako tasekin, gidabaimenaren sei puntu kenduko dira. 0,25 baino gehiagoko eta 0,50 arteko tasetarako, lau puntu kenduko dira. Gainera, sei puntu kenduko zaizkie polizia batek eskatutako derrigorrezko alkoholemia-proba bete nahi ez duten gidariei.