Bilbon hildako emakumea lurrera erori da eta Bizkaibus baten atzeko gurpil batek zapaldu du

Actualizado: martes, 6 octubre 2015 14:42

BILBAO, 6  (EUROPA PRESS)

   Bilboko Kale Nagusian Plaza Biribilaren parean hil den emakumea lurrera erori da espaloian zegoela eta, orduan, bertatik igarotzen ari zen Bizkaibuseko unitate batek zapaldu du atzeko gurpiletako batekin, Bilboko Udaltzaingoak egindako ikerketaren arabera.

   Bilboko Udaleko iturriek Europa Press berri agentziari jakinarazi diotenez, emakumea -Getxon (Bizkai) bizi zen 43 urteko holandarra- espaloian zegoen eta, oraindik argitu gabe dauden zergatiengatik, konortea galdu du eta lurrera erori da.

   Poliziaren argiketaren arabera, momentu horretan Bizkaibusen unitate bat pasatzen ari zen, eta autobusaren atzeko gurpiletako bat emakumearen gainetik pasa da. Emakumea tokian eta momentuan bertan hil da.