Bilbon izandako emakume baten hilketa gaitzesteko eskatu die Emakundek hiritarrei

Actualizado: martes, 25 septiembre 2018 17:13

BILBO, 25 Sep. (EUROPA PRESS) -

Emakunde Emakumearen Euskal Institutuak astearte honetan Bilbon gertaturiko emakume baten hilketaren aurrean gaitzespen irmoena azaldu du eta hiritarrei gaitzespenarekin bat egiteko eskatu die. Gainera, emakumeen aurkako indarkeria mota hau "menpekotasun eta emakume eta gizonen arteko ezberdintasunaren adierazgarri latz eta gogorrena" dela gogoratu du.

Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak emakumearen familia eta lagunei doluminak eta elkartasuna azaldu die, eta Bilboko Udalak deituta udaletxearen eskaileretan asteazken goizeko 10.30ean egingo den elkarretaratzean parte hartzeko eskatu die hiritarrei.

Emakumeen kontrako indarkeriarik gabeko gizarteko bat eraikitzeko herritarren jarrera aktiboa ezinbestekoa dela gogorarazi du. Landaidak berak ere parte hartuko du Bilboko elkarretaratzean.