Bildu eta EAJ datorren astean bilduko dira Espainiako boz orokorretara elkarrekin aurkezteko aukeraz hitz egiteko

Bildukoek jakinarazi dute EAJrekin bilduko direla datorren astean
Europa Press
Actualizado: jueves, 1 septiembre 2011 15:51

BILBO, 1 Sep. (EUROPA PRESS) -

Pello Urizar EAko idazkari nagusi eta Bilduko ordezkariak baieztatu du EAJk baietz esan diola datorren astean Bildu osatzen duten alderdiekin biltzeari, koalizioko kideek Espainiako hauteskunde orokorretara EAEn eta Nafarroan elkarrekin aurkezteko egindako proposamenaz eztabaidatzeko.

Bilbon eskainitako prentsaurrekoan, EAko buruzagia, Oskar Matute Alternatibako bozeramailea eta Jone Goirizela ezker abertzaleko ordezkaria agertu dira, besteak beste. Urizarrek gogoratu duenez, "hilabete baino gehiago da EAJri proposamena egin geniona, eta erantzuna aste honetan bertan jaso dugu: azkenean, datorren astean bilduko gara beraiekin".

Hala ere, ez du bileraren data zehaztu, bere esanetan, mota honetako gaiak, "behintzat gure aldetik, ahalik eta diskrezio handienarekin" egin nahi dituztelako. "Gero, aldeen arteko akordioan aurreratzeko aukerarik badago, jakinaraziko da. Behintzat duela hilabete baino gehiago egin genuen eskaerak badu erantzun bat, eta datorren astean izango da eta ikusiko dugu nola doan", gaineratu du.