Bizikletan zihoan 13 urteko mutil bat zauritu da Gasteizen auto batek harrapatu ondoren

Actualizado: jueves, 24 marzo 2011 15:03

GASTEIZ, 24 Mar. (EUROPA PRESS) -

Bizikletan zihoan 13 urteko mutiko bat zauritu zen atzo arratsaldean Gasteizko Viena kaleak eta Londres Etorbideak bat egiten duten tokian auto batek harrapatu ondoren.

Gasteizko Udaltzaingoak prentsa ohar batean jakinarazi duenez, istripua atzo arratsaldeko 17:55ean gertatu zen, eta dirudienez, pasatzeko lehentasuna ez errespetatzeagatik izan zen.

Gainera, atzo bertan, bizikletan zihoan 19 urteko gizonezko bat harrapatu zuen auto batek, Gasteizko Donostia eta Gabriel Celaya kaleek bat egiten duten tokian, oinezkoen pasabide bat igarotzen ari zela. Zauritua Txagorritxu Ospitalera eraman zuten.