Bizizaleak konpartsa ekologistak ez du botilako urik zerbitzatuko Bilboko Aste Nagusian

Actualizado: miércoles, 3 agosto 2011 20:08


BILBO, 3 Ago. (EUROPA PRESS) -

Bizizaleak konpartsa ekologistak, Bilboko Aste Nagusian botilako urik ez zerbitzatzea erabaki du, eta horren ordez beraien txosnan iturriko ura dohainik eskaintzea. Komunikatu baten bidez argitu duenaren arabera, iturriko urak "kalitatea eta osasun berme nahikoa" dauka.

Nahiz eta horrek txosnarentzako diru galera suposatu, "uraren ustiapenak, ontziratzeak, garraioak eta garbiketak ingurugiroan eta gizartean sortzen duten inpaktua murrizten lagunduko du".

Modu horretan, Bizizaleak ur-ontziratzearen negozioa salatu nahi du, bere ustez, "urtegien eta iturburuen pribatizatzea dakar, hau da, oinarrizkoa eta murritza den zerbait transnazionalen esku jartzea", da eta. "Hauek enpresa txikiak erosten dituzte, uraren banaketaz arduratzen direnak, herritarren zein ingurugiroaren biziraunerako beharrezkoa baita", ziurtatu dute. "

Zehaztu dutenaren arabera, ontziratzeak "2,7 milioi tona plastikoren kontsumoa suposatzen du, bere fabrikaziorako urteko 320 milioi litro petrolio suposatzen duena, planetan zehar botatako zabor tona bilakatzen dira gainera, beraien jatorritik distantzia luzeetara".