"Bizkaia 0,7" erakusketa ibiltaria Getxon izango da apirilaren 28a arte

Actualizado: lunes, 28 marzo 2011 19:26

BILBO, 28 Mar. (EUROPA PRESS) -

Bizkaiko Foru Aldundiak azken lau urteetan lankidetzako garapenari zuzendutakoaren berri ematen duen "Bizkaia 0,7" erakusketa ibiltaria Getxoko Gobela kiroldegian egongo da ikusgai apirilaren 28a arte. Bilbon eta Galdakaon izan ondoren heldu da erakusketa Getxora.

"Udalerri solidario batera heldu da, eta berton, Udalak, herritarren sentsibilitatea jasotzea baino ez du egiten, lankidetzarekiko eta herri behartsuenekiko konpromiso argia erakutsiz", adierazi du Imanol Landa Getxoko alkateak. Ildo horretan, Getxoko Udalak 594.000 euro dedikatuko ditu 2011n lankidetzako garapenera.

Landak poztasuna agertu du erakusketa udalerrian ikusi ahal izango delako, "Diputazioarekin aurrera eramandako elkarlanaren beste adierazpen mota bat delako" eta, "krisi garaian egon arren, Udalak elkartasunarekiko konpromisoa mantenduko duelako, Aldundiak egiten duen bezala".