Bizkaia hornitzen duten urtegiek edukieraren %85a dute beteta, duela urte bat baino 7,3 hm3 gehiago

Actualizado: lunes, 9 mayo 2011 19:54

BILBO, 9 May. (EUROPA PRESS) -

Bizkaia hornitzen duten urtegiek 165 hektometro kubiko ur (hm3) dute, hau da, edukieraren %85a dute beteta. Erreserba hauek duela urte bat baino handiagoak dira, orduan 7,3 hm3 ur gutxiago baitzegoen, hots, aurten baino %3,7 gutxiago zeuden beteta.

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoko datuen arabera, duela 12 hilabete, Zadorra, Artiba, Oiloa eta Nocedaleko urtegiek edukieraren %81,1a zuten beteta, 157,7 hm3 ur izanik. Gaur, aldiz, Zadorrako sistema 163,3 hm3 ur dauka (edukiera osoaren %85) eta Artibak, Oiloak eta Nocedalek 1,34 hm3 dute (%76).