Bizkaiak ia 14.000 tona hondakin berrerabili ditu aurten

Koopera elkarteko zentro bat
Foto: BIZKAIMEDIA
Actualizado: miércoles, 26 noviembre 2014 13:58
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 26 (EUROPA PRESS)

   Bizkaiak berrerabilpenera zuzendutako 13.860 tona hondakin berreskuratu ditu, "prebentzio politikei esker". Hondakinik ez sortzeko politikek lurraldean "eragina" izan dutela nabarmendu dute Bizkaiko Aldundiko Ingurumen Saileko arduradunek, azaroaren 22tik 30era bitartean ospatzen den Hondakinak Saihesteko Europako Astean.

   Horrela, 2014ko urtarriletik urrira bitartean, Berziklatu elkarteak tamaina handiko hondakinen 11.409 tona batu ditu; Koopera erakundeak kudeatutako edukiontziaren bidez 2.438 tona arropa, jostailu, etxeko tresna eta etxetresna elektriko bildu dira; eta Garbiguneetan 13,08 tona jostailu eta beste elementu batzuk batu dira. Guztira, beraz, 13.860,08 tona hondakin batu dira modu selektiboan, ondoren berrerabiltzeko.

   Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Sailak lehen mailako hondakinen gainean isurketarik ez egotea nahi du eta, horretarako, hondakin horien materialen berrerabilera eta birziklapenaren maximizazioaren aldeko apustua egin du.

   2005-2016 aldiko Bizkaiko Hondakinen Kudeaketarako II. Plan Integralaren arabera, Aldundiaren xedea da Bizkaian sortutako hondakinen berrerabilera maximizatzea, zero hondakin gordinaren helburua betetzeko. Plan horretan hondakinaren azken xedearen hierarkia zehazten da, eta berrerabilera lehenesten da guztien gainetik nabarmenki, eta prebentzioari ematen zaio lehentasuna horren barruan.