Bizkaibusek Sopela, Mungia eta Gatika lotuko dituen linea barria jarriko du martxan ostiralean

Actualizado: miércoles, 30 marzo 2011 19:24

BILBO, 30 Mar. (EUROPA PRESS) -

Sopela, Mungia eta Gatika herriak lotuko dituen Bizkaibuseko linea berria jarriko du martxan ostiral honetan Bizkaiko Foru Aldundiak. Horrez gain, Urduliz eta Maruri udalerriei ere emango die zerbitzua.

Horrela, ostiraletik aurrera, Bizkaibusen tarifa-sistemaren barruan egongo dira eta 3. gunean sartuko dira, ondorio guztietarako. Horren ondorioz, linea berriko erabiltzaileek Bizkaibus sisteman ohikoak diren Creditrans, Gizatrans eta Hirukotrans txartelak erabili ahal izango dituzte.

Bizkaiko Foru Aldunditik jakinarazi dutenez, larunbatetan eta lanegunetan autobus bat ibiliko da orduro, 7:00etatik 21:00etara, eta jaiegunetan bi orduro.