Bizkaibusek Sopela, Mungia eta Gatika lotuko dituen linea berria jarriko du martxan bihar

Actualizado: jueves, 31 marzo 2011 12:16

BILBO, 31 Mar. (EUROPA PRESS) -

Sopela, Mungia eta Gatika herriak lotuko dituen Bizkaibuseko linea berria jarriko du martxan bihar Bizkaiko Foru Aldundiak. Horrez gain, Urduliz eta Maruri udalerriei ere emango die zerbitzua.

Horrela, bihartik aurrera, Bizkaibusen tarifa-sistemaren barruan egongo dira eta 3. gunean sartuko dira, ondorio guztietarako. Horren ondorioz, linea berriko erabiltzaileek Bizkaibus sisteman ohikoak diren Creditrans, Gizatrans eta Hirukotrans txartelak erabili ahal izango dituzte.

Bizkaiko Foru Aldunditik jakinarazi dutenez, larunbatetan eta lanegunetan autobus bat ibiliko da orduro, 7:00etatik 21:00etara, eta jaiegunetan bi orduro.