Bizkaibusek zerbitzu bereziak eskainiko ditu bihar Ondarroako Ibilaldira joateko

Actualizado: sábado, 28 mayo 2011 14:03

BILBO, 28 May. (EUROPA PRESS) -

Bizkaibusek autobusen zerbitzu bereziak antolatu ditu biharko, igandea maiatzak 29, Ondarroan ospatuko den Ibilaldira doazenen joan-etorrien beharrei erantzuteko.

Horrela, Bizkaiko Foru Aldundiko iturriek jakinarazi dutenez, Bizkaibus konpainiak zerbitzu gehiago jarriko ditu Bilbotik, Durangotik eta Markinatik Ondarroara doazen lineatan.

Zehazki, Bilbo-Ondarroa noranzkoan 8:30etan irtengo da lehen autobusa, eta 8:50etik 12:50era hamar minuturo izango dira. Durango-Ondarroa noranzkoan, 9:00etatik 13:30etara ordu erdiro izango dira autobusak, Markinatik Ondarroara joateko bezala.

Itzultzeko, Ondarroa-Bilbo noranzkoan hamar minuturo irtengo dira autobusak 16:20etik 21:00etara. Halaber, Durangora eta Markinara itzultzeko ordu erdiro izango dira autobusak 16:00etatik 21:00etara.