Bizkaidatz lehiaketaren zazpigarren edizioa abiarazi du Bizkaiko Aldundiak

Repila eta Ariztondo Bizkaidatz lehiaketaren aurkezpenean
Foto: BIZKAIMEDIA
Actualizado: viernes, 24 octubre 2014 12:26
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 24 (EUROPA PRESS)

   Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaidatz lehiaketaren zazpigarren edizioa jarri du martxan, "Jarraitzeko prest? Orain, zure txanda da" izenburupean. Lehiaketan, bi kontakizunen hasierak aurkezten dira, bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz, eta parte hartzaileek amaitu behar dituzte. Edizio honetan, Ana Urkizak hasi du euskarazko istorioa, eta Ivan Repilak, berriz, gaztelaniazkoa. "Argazki Kamera" da euskarazko istorioaren izenburua, eta "Delito al azar" gaztelaniakoarena.

   Josune Ariztondo Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputatuak eta Ivan Repila idazleak aurkeztu dute lehiaketaren zazpigarren edizioan, Bizkaiko Foru Jauregian eskainitako prentsaurrekoan.

   Horrela, lehiaketaren aurreko bi edizioetan lehenengo edo bigarren saria irabazi zuten pertsonak ezin izango dira aurkeztu saria irabazi zuten modalitatean, baina, hala ere, pertsona horiek aukera izango dute aurtengo Bizkaidatzen parte hartzeko, saririk jaso ez zuten modalitatean (euskaraz edo gaztelaniaz). Lanak jasotzeko epea 2015eko otsailaren 20an amaituko da, arratsaldeko 13:30ean.

   Ariztondok azaldu duenez, iazko edizioan 85 pertsonek hartu zuten parte: 11k euskaraz eta 74k gaztelaniaz. Haietatik 55 emakumeak izan ziren, eta gainontzeko 30ak gizonak. Seigarren edizioan aurkeztu zirenetatik 20 lagunek errepikatu egin dute (bederatzi gizonek eta 11 emakumek).

   Sariei dagokienez, euskarazko zein gaztelaniazko irabazleek 1.500na euro eta diploma bana jasoko dituzte, eta bigarren sailkatuek (bi kategorietan) 500na euro eta diploma bana. Gainera, euskarazko zein gaztelaniazko finalistek diploma bana jasoko dute.

   Lehiaketa irabazten duten kontakizunak argitaratu egingo dira, eta Liburuaren Nazioarteko Egunean aurkeztuko da argitalpena, hau da, 2015eko apirilaren 23an. Bizkaidatz "Jarraitzeko prest? Orain zure txanda da" sariaren bidez, bizkaitarren sormena bultzatu nahi du Bizkaiko Aldundiak.

   Epaimahaia euskal literaturaren eta kulturaren munduko pertsona ospetsuek osatuko dute, Bizkaidatz sariaren seigarren edizioan kontakizunak hasiko dituzten bi autoreekin batera: Ana Urkiza eta Ivan Repila.

EGILEAK

   Ana Urkiza (Ondarroa, Bizkai, 1969) Gizarte eta Informazio zientzietan lizentziaduna da. Gaur egun, Bankoa Crédit Agricole erakundeko Giza Baliabideen zuzendaria eta hainbat komunikabidetako kolaboratzailea. Narratiba laburreko eta poesiako zenbait liburu argitaratu ditu, bai eta saiakera eta biografia ere, eta haur eta gazte literaturari lan zabala eskaini dio.

   Ivan Repila (Bilbo, 1978) publizitate sortzaile, diseinatzaile grafiko, proba zuzentzaile, editore eta kultura kudeatzaile aritu da. "Una comedia canalla" eta "El niño que robó el caballo de Atila" eleberriak idatzi ditu, eta hitzaurreak eta kritika artikuluak bertoko zein nazioarteko hainbat argitalpen eta aldizkaritarako. Poesian espezializaturiko Masmédula Ediciones argitaletxearen sortzaileetako bat da.