Bizkaiko 25.000 ikasle eta irakaslek baino gehiagok ikusiko dituzte Zinema Euskaraz programako filmak ikasturte honetan

Actualizado: lunes, 17 octubre 2011 13:14

BILBO, 17 Oct. (EUROPA PRESS) -

Bizkaiko 14 udalerritako (Balmaseda, Basauri, Bermeo, Bilbo, Enkarterria, Erandio, Ermua, Getxo, Ortuella, Portugalete, Sopela, Txorrierri, Trapagaran eta Zornotza) 25.000 ikasle eta irakaslek baino gehiagok ikusiko dituzte zinema-aretoetan Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak bultzatzen duen Zinema Euskaraz programako hainbat film 2011-2012 ikasrtutean zehar. Besteak beste, "Elina", "Katu bat Parisen", "Otsoaren Misterioa", "Lurralde Debekatua", "Mundu hobe batean", "Bon Appéttit" eta "Neds" peliulak izango dira ikusgai, Zinema Euskaraz egitasmoari eta Zineskolarekin daukan elkarlanari esker.

EuskoJaurlaritzako Kultura Saileko iturriek adierazi dutenez, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) ikasleek zazpigarren arteaz euskaraz gozatzeko aukera izango dute berriz, Zinema Euskaraz ekimenaren eta Zineskolaren arteko elkarlanari esker. Zineskola Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak sustatzen du eta zinemaren formatu ludiko eta kulturala erabiltzen du LH, DBH, DBHO eta irakaskuntza ez arautuetako ikasleak hezitzeko didaktika unitate zehatzen bidez.

Elkarlan honen bidez, Zinema Euskaraz programako filmak zirkuitu eskolarraren barnean sartzen dira. 2011-2012 kurtsoan zehar, euskal ikasleak programaren hainbat film ikusiko dituzte zinema-aretoetan, hala nola "Elina", "Katu bat Parisen", "Otsoaren Misterioa", "Lurralde Debekatua", "Mundu hobe batean", "Bon Appéttit" eta "Neds"; Bizkai, Gipuzkoa eta Arabako ikastetxeetako hezkuntza maila desberdinetako 40.000 ikasle eta irakasle ikusle baino gehiago izango dira ikusleak. Filmen zerrenda luzatu egingo da 2012-2013 kurtsorako.

Bizkaiko kasuan, bost udalerritako (Basauri, Bilbo, Getxo, Ortuella eta Portugalete) 34 ikastetxetako lehenengo hezkuntzako 9.000 ikasle eta irakasle baino gehiagok ikusiko dituzte Zinema Euskaraz programako "Elina", "Katu bat Parisen" eta "Otsoaren Misterioa", Zineskolako Zineuskara Gizartean programaren barnean, 3 eta 12 urte arteko eskola-umeen artean euskararen erabilera kulturala bultzatzen duen Zineskolako Zineuskara Gizartean programaren barnean.

DBHko ikasleei zuzendutako "Baloreetan oinarrituriko hezkuntza" programarako ikasturte honetan aukeratutako pelikulak "Lurralde Debekatua" eta "Mundu hobe batean" dira. Bi film hauek bost herri bizkaitarretako 20 ikastetxetan ikusiko dira (Basauri, Bilbo, Getxo, Ortuella eta Portugalete), eta 2.300 pertsonek baino gehiagok ikusiko dituzte.

Gainera, ikasturte honetan zehar, Bizkaiko 14 udalerritako (Balmaseda, Basauri, Bermeo, Bilbao, Enkarterria, Erandio, Ermua, Getxo, Ortuella, Portugalete, Sopela, Txorrierri, Trapagaran eta Zornotza) 13.600 ikuslek baino gehiagok -DBHO eta DBH4ko ikasle eta irakasleak- "Bon Appéttit", "Neds" eta "Mundu hobe batean" filmak ikusiko dituzte. Zineskolako "Osasunerako Hezkuntza" atalerako aukeratutako pelikulak dira, droga, gainerako mendekotasunak eta ohitura gaitzen prebentzioa planteatzen dutenak.

Bestalde, Gasteizko 20 ikastetxetako DBHO eta DBH4ko 2.600 ikasle eta irakaslek baino gehiagok ere ikusiko dituzte zinema-aretoetan "Mundu hobe batean", "Bon Appéttit" eta "Neds" filmak, "Osasunerako Hezkuntza" ekimenaren baitan.

HELBURUAK

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren Zinema Euskaraz programaren helburua herritarrei zinema euskaraz ikusteko aukera ematea da, zinema euskaraz eskatzen dutenentzat eskaintza nahikoa bermatuz eta euskara kultura eta gizarte-erabilpeneko hizkuntzatzat sustatuz.

Helburu hau garatzeko, programak bost jarduera jarri ditu martxan adin guztietako ikusleei zinema euskaraz ikusteko aukera emateko: Zine-aretoetako estreinaldiak, DVDen salmenta, Interneteko streaminga www.kulturklik.net eta www.eitb.com webguneen bidez, udalerrietako zine,a-aretoak eta eskolak.

Ekimen honen bidez, zinemaren balioak bultzatu eta euskara kulturaren alorreko komunikazio-tresnatzat eta aisia eta denbora-pasaren alorreko normalizazio-tresnatzat sustatuko duen film-aukeraketa bat helarazi nahi zaie euskal herritarrei.