Bizkaiko 45 ikastetxek eta 3.300 ikaslek parte hartu dute Musika-Música jaialdiaren antzerki ziklo didaktikoan

Actualizado: viernes, 20 febrero 2015 13:20
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 20 (EUROPA PRESS)

   Bilbao 700 Fundazioak, Musika-Música jaialdiaren barruan, urtero ikasleentzat antolatzen duen antzerki ziklo didaktikoa bukatu da, eta guztira, Bizkaiko 45 ikastetxek eta 3.300 ikaslek hartu dute parte, jarduera hau egin den zortzi urteetan izan den parte hartzerik handiena izanik, antolakuntzak jakinarazi duenez.

   Ziklo didaktikoaren bukaeran, Bilbao 700 Fundazioak sari batzuk ematen dizkie jarrera, jokaera egoki, arreta eta partaidetza aldetik gailentzen diren ikastetxeei. Horrela, Lehen Hezkuntzan, Kirikiño Ikastolak, Ikastetxe Frantsesak eta Cervantes Ikastetxeak jaso dute saria, eta Bigarren Hezkuntzan, Soloarte IPI, Otxarkoaga ZF, AIxerrota BHI eta Bengoetxe BHI. Halaber, aipamen berezia jaso dute, beren jarrera eta gogo biziagatik, Artxandape, Sánchez Marcos, Pio Baroja eta Goikolanda ikastetxeek, Lehen Hezkuntzan.

   Musika-Música Jaialdiaren barruan, martxoaren 6an, 7an eta 8an Bilboko Euskalduna jauregian izango diren kontzertuetarako sarrera sortak dira ikastetxe bakoitzari emango zaion saria.

   Jaialdiaren 14. edizioan Haendel eta Bach barrokoko maisuak izango dira protagonistak. Bilbao 700 Fundazioak antolatuta eta Bilboko Udalak babestuta, musika klasikoaren jai handia Euskalduna jauregian egingo da, "Apasionados Haendel & Bach pasioz beterik" izenburupean.