Bizkaiko Aldundia sindikatuekin eta patronalarekin biltzen hasi da, langabeziaren aurkako ekintzak koordinatzeko

Actualizado: jueves, 23 julio 2015 17:53

BILBO, 23 (EUROPA PRESS)

   Teresa Laespada Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarteratzea eta Berdintasuna Sustatzeko diputatuak lehenengo bilerak egin ditu sindikatuekin eta Bizkaiko patronalarekin, bere sailetik langabeziaren aurka borrokatzeko garatuko diren ekintzak koordinatzeko eta hobetzeko.

   Laespadak zenbait topaketa egin ditu egunotan, sindikatuen eta enpresaburuen ordezkariekin, aztertzeko langabeziak zenbateraino eragina izan duen kolektibo batzuengan, adibidez, emakumeengan, 45 urtetik gorakoengan edo gazteengan. Halaber, foru diputatua bere saileko beste arlo batzuetako ordezkariekin blduko da, besteak beste, hirugarren sektoreko erakundeekin eta beste eragile sozial batzuekin.

   Foru erakundeak jakinarazi duenez, Enplegua, Gizarteratzea eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren enplegu politiken garapenak honako printzipio hauei jarraituko die: etengabeko ebaluazioari, berrikuntza teknologiko eta sozialari eta beste erakunde batzuekiko lankidetzari.

   Bestalde, enpleguak duen lehentasunaz gain, saila lanean hasi da gizarteratzearen arloko hitzarmen batzuk berritzeko -datozen hilabeteetan muga eguneratzen baitira- eta gizarte bazterkeria altuaren eta "etxegabetasunaren" aurka borrokatzeko estrategia global bat prestatzeko, familia eta lana uztartzeko neurri edo dibertsitatearen ikuspegi desberdinekin batera.