Bizkaiko Aldundiak 1,3 milioi euro bideratuko ditu buruko eritasuna eta adimen ezintasuna dutenentzako zerbitzu batera

Actualizado: martes, 29 julio 2014 13:54
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 29 Jul. (EUROPA PRESS)

   Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak erabaki du 1,3 milioi eurorekin finantzatuko duela buruko eritasuna eta adimen ezintasuna duten pertsonentzako zerbitzu bat. Zehazki, Argia Fundazioaren jarduera bat finantzatuko da, alegia, Begoñalde egoitzan eskaintzen den egoitza zerbitzugintza da.

   Unai Rementeria foru erakundeko bozeramaileak azaldu duenez, Argia Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da, batik bat adimen  ezintasuna edo buruko eritasuna duten pertsonentzako laguntza espezializatuari dagokion zerbitzugintzaren arloan jarduten duena.

   Besteak beste, Argia Fundazioak gizarte osasun alorreko zerbitzuak egiten ditu. Zerbitzu horien bidez, laguntza berezia ematen die buruko eritasun kronikoa duten pertsonei, haien gaitasun eta trebetasun pertsonalak eta gizarte harremanen alorrekoak hobetzeko prestazioen bidez, beti ere haien garapen pertsonala eta inguruneko integrazioa eta partaidetza aldeztu eta, oro har, haien bizi kalitatea hobetze aldera. Kasu honetan, zerbitzugintza Bilbon dagoen Begoñalde egoitzan jorratzea aurreikusi da, 11 pertsonarentzat xedaturik eta egunean 24 orduko estaldurarekin.

   Bizkaiko Foru Aldundiak Begoñalde zerbitzu honekin izango duen konpromisoak 2014ko abuztuaren 1etik 2018ko abenduaren 31ra arte iraungo du, eta 1.342.674 euroko inbertsioa (BEZ barik) egitea eragingo du.